XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ZINE. Italiarren haunditasunaIzerdia gorputzari bezala dago neorrealismoa gaurkotasunari atxikia.
Ez dakit zein bidetatik abiatuko den neorrealismoa.
Ezta berak kutsatutako gizarte berriaren etorkizuna ere zer nolakoa izango den.
Hitz hauek esanaz bukatu zuen Zavattini-k 1953.ean Parma-n egindako batzarra, neorrealismoa eta Italiako zine egoera ahula aztertuaz.
Zineko
Mugimendu bezala hartuz gero, egindako filmengatik baino sortu dituen gizonengatik du garrantzi gehiago.
Horietako gizon batzu eta beren lanak aipatzeari ekin nahi nioke.
Federico Fellini eta Michelangelo Antonioni ditugu 1953 urtetik lanean trebeki ari zaizkigunak.
Karikatura era darabil egileak, ikuslek pertsonaiez hobeto jabe daitezen.
Gaia erraza izan arren, garbi agertzen du Fellini-k nortasuna.
1954.ean,
Olerkiz betetako ipuina egitea lortu zuen, Zampanó (Anthony Quinn) eta Gelsomina (Giulietta Masina) komerianteen eguneroko bizitza, arazoak, alai eta ilun uneak erakutsiaz.
Gizonak, gauzatzat hartzen du emakumea eta bi pertsonak aurka egiten diote elkarri.
Azkenik emakumearen sakrifizioari esker, bide zuzenetik abiatzen da gizonezkoa, olerki eta kristau giro bat sortuaz.
Gizonaren espiritutasuna, abere eta aingeruek dutenen tartekoa da, Fellini-k dionez eta bere pelikula gehienetan behea jota dauden kontzientziak aztertzen ditu; espirituzko bizitzarik gabekoak.
Baina bat batean, argi bat, bizimodua alda araziko dien irtenbide bat izaten dute pertsonaia hauek.
Zampanó, adibidez, itsas ertzean negarrez ikus daiteke pelikularen bukaeran.
Broderick Crawford ere, bide bazterrean, ia hilik agertzen zaigu
Julietta Masina, bestetik, emagaldu papera egiten du.
Kritika latzak izan ditu Fellini-k.
Ez omen da realista izan; espiritu hutsa besterik ez dutela bere pelikulen amaierak, e.a.
Ez dute arrazoi faltarik horrela diotenek.
Baina, olerki giroa dario Fellini-ren lan guziari, eta olerkari batengandik ez dezakegu zenbait politikoren erantzunik espero.
Bestetik, Fellini ume zelarik (etxe oneko semea gainera) gurasoengandik ihes egin zuen, eta zirko batetara bildu zen.
1959-ean, arrakasta izugarria izan zuen egin berria zuen
Goi mailako burgesia erromatarraren bizitza agertzen du gordinki lan honek.
Beste hainbeste bezala, pelikula hau, ez dago gure lurraldetan ikusterik.
Nahiz garai hartan, Ameriketan dirualdetik filmik emankorrena izan.
Geroztik, aldaketa bat gertatu da Fellini-ren zinekeran.
Ez zuen ordea salerosketarako lan bat egin.
Lan zaila, ikuste batera loturarik gabekoa eta teknika aurrerakoiz osatua baizik.
Hari beretik, apalkiago bada ere,
1969.ean berriz,
Eta gaurkoa bukatzeko Italia nahiz Europako zinegiroan hain ezaguna den honek lan ulerkaitzak, baina bide batez mamitsuak eskaintzen dizkigula esan dezakegu.
XABIER UNANUE (Jarraitzeko).